Urtero bezala bildu ginen ikastolan
jai giroan agur esateko
ikasturteari. Guraso Elkarteak antolatutako jaialdi honetan protagonismoa
izan zuten Eskolaz Kanpoko Ekintzetan aritutako ikasle eta monitoreek. Euskal
dantzetatik hasita, kirol-taldeetako partaide izan ziren ikasle guztiak batu
ziren. Baita Robotix-ekoak. Horrez gain, dantza modernoko txikitxoen eta baita
judo edo Kung-Fu-koen erakustaldiak izan genituen.
Solidaritate proiekturako laguntza batzeko euskal produktuez osatutako
otzara bat ere zozketatu zen.
Puzgarriak, jokoak, dantza, paperezko jantziak … izan ziren jaiari kolorea
eman ziotenak.
Iruzkinak