EUROBASKek egindako deialdian
hartu dugu parte eta OLATZ SILVA eta OLATZ CALOCA izan ditugu
finalistak!!! “Nola ikusten duzu Europa?” izan da aurtongo
deialdiaren izenburua. Ekainaren
12an, 17:30ean, Bizkaia aretoan batu
ziren finalistak sari banaketa ekitaldian.
EUROBASKen
helburu nagusia da, batetik, bere baitan diren herrien aniztasuna errespetatuko
duen Europar Batasun bat eratzea eta,
bestetik, Euskadin, Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko
harremanak bultzatu eta sakontzea, Europar Batasun horren alde.
EUROBASKek, europar
nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabaki zuen 2007an Francisco Javier de
Landaburu Primus saria sortzea.
Ekimen horren xedea da
belaunaldi gazteengan ilusioa piztea, Europar Batasunaren berri izan dezaten
eta ezagutu dezaten 500 miloi lagunek partekatzen duten proiektu hori:
bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta
elkartasunerako proiektu ziraragarria.
Deialdi honetan parte hartu duten beste ikasle batzuk honako
hauek izan dira:
Naroa Arandia, Lucía Aratxederreta, Tsaina Blanco, Saira Caloca, Maite
Etxebarria, Uxue Guerrero, Jone Otazua, Irati Unzueta eta Nerea Vázquez.
Iruzkinak