DBH 3.mailako Urdaibai-diseinu
tailerreko ikasleek arrano arrantzalearen ezaugarriak aztertzen aritu dira
ikasturte hasieratik. Atzo, urriaren 28an , Urdaibai Bird Center-era joan ziren
hirugarren mailako gainontzeko ikaskideekin eta jarraitu zuten ikasten arranoaren ohiturak, egiten dituen migrazio bideak etab.
Horrez gain, Urdaibain egiten ari diren arrano arrantzalearen
berreskuratze-programaren berri ere izan zuten bertatik bertara. Bisita
aprobetxatuz hegaztien behaketa ere egin zuten.
Iruzkinak