Gure ikastolako Guraso Elkarteak (IGE), GEHILAN 2000
enpresaren bidez ikastola osatzen duen Hezkuntza Elkarte guztiarentzat HEZKIDETZA TAILERRAK antolatu ditu.
Eskolaren inplikazioa beharrezkoa ikusten da aurreiritzi
sexistak ekiditzeko eta giza-mailan ematen diren gustoko ez diren gertakariak
desagertarazteko. Helburu nagusia hezkuntza-elkarte osoa sensibilizatzea izan
da balio-berdintasunaren aurrean,
emakumezkoek jasaten dituzten egoera desegokiak baztertzeko.
Helburu zehatzagoak honako hauek izan dira:
- Gure
gizartean dauden genero mailako estereotipoak ikustaraztea.
- Ikaslegoarengan
egon daitezkeen jarrera sexistak
albo batera uzteko gai diren beste jarrera batzuk erakutsi.
- Ikasle,
irakasle eta familien artean berdintasunarekiko konpromesua bultzatu.
- Ikasleek
ikas dezatela sentimenduak adierazten euren artean, konfiantza, kooperazio eta
elkarren arteko laguntza eman dadin.
- Guraso
eta irakasleei tresnak eskaini ikasleen artean koedukazioa bultza dezaten.
Ikastalde bakoitzak 4
ordu eskaini dizkio gai honi. Irakasleek eta gurasoek 2 orduko prestakuntza
saioa izan dute. Tailer hauek GEHILAN 2000ko teknikari baten bidez bideratu
dira eta esperientzia positiboa izan da. Honela antolatu izan da: HHn
berdintasuna jorratzeko tailerrak izan dira. LH 1. eta 2.mailan elkarren arteko
erantzukizuna. LH 3. eta 4. mailan, autoestimua bultzatu generoaren
ikuspegitik. LH 5. eta 6. mailan, sare-sozialetako genero-indarkeriaren
prebentzioa. DBHn, genero-indarkeriaren prebentzioa eta bikoteen arteko
harreman zintzoak. Irakasle eta
gurasoentzat, koedukazio mailako balioekiko sentsibilizazio-tailerrak.
Iruzkinak