Ba al dakizu euskarak 7.000 urte inguru dituela eta galtzeko arriskuan
dagoela? Egoera honi aurre egin behar zaio lehen bait lehen.
Euskaldun askok euskaraz hitz egiten dakigu baina askok ez dugu erabiltzen
edo bere presentzia txikia da gure elkarrizketetan. Euskaldunen %37ak bakarrik erabiltzen du
hizkuntza bere egunerokoan, hau da, %63k beste hizkuntza bat erabiltzen du
hartu-emanetarako. Egoera honi aurre
egin behar diogu!
Lehenengo eta behin, euskaraz dakitenen arreta erakarri eta informatu egin
behar ditugu egoera honetaz. Datorren belaunaldia euskaraz hezi behar dugu, euskararen
etorkizunaren botere delako.
Euskal Herrira datozen pertsonei euskara irakatsi behar diegu, horrela
euskal hiztun gehiago izango ditugu.
Telebista, twitterra, publizitatea, musika, gazteentzako asialdirako
jolasak, aldizkariak… guzti horren euskarazko eskaintza aberatsa egotea ere ez
legoke batere gaizki. Horrela euskarari
bultzada emango genioke.
Imajinatzen duzue guzti hau lortu eta gure hizkuntzak beste 7.000 urte
iratea? Horretarako euskaldun guztion laguntza behar dugu.Geuk dugu soluzioa!
Gure esku dago! Leloak esaten duen moduan “Hizkuntza
bat ez da galtzen ez dakienak hitz egiten ez duelako, dakienak hitz egiten ez
duelako baizik”.
Euskararen eguna izan dadila euskararen aldarrikapenerako aukera.
Ane Aurre DBH 3
Iruzkinak