ARATUSTEAK ETA INAUTERIAK, JAI EGUNAK IKASTOLAN

Otsailaren 8an  "Harri Bitxiak" taldeko kideek Txitxiburduntzi eguna ospatu genuen ikastolan eta otsailaren 14an Inauteri eguna. Txitxiburduntzi eguna lehen hezkuntzako ikasleentzat prestatu genuen eta Inauterietan 4 urte, 5 urte eta Lehen Hezkuntzakoek parte hartu zuten. Jai hauetan hainbat jolas eta ekintza egin genituen eta ederto pasatu genuen! Txitxiburduntzi eguneko ekitaldian egun ederra izan genuen eta goizerik hasita arratsaldera arte hainbat ekintza eta jolas egin genituen. Ikastolan bazkaldu ondoren, arratsaldean txitxi-burruntzia antolatu genuen. Ikasle bakoitzak bere txorizoa erre eta ogi tartean jan zuen.
Otsailaren 14an  Inauteri egunean,  15:30etik 18:30era, umeek gozatu zuten  hainbat jolas, ekintza, desfileak … egin ostean. Txokolatea ere hartu genuen denok askarirako.

Primeran atera ziren egun biak! Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen guztioi! 

Iruzkinak