Joan den ekainaren 12an Agenda 21eko batzordeko kideok, bai ikasleak eta
bai arduraduna, Busturira joan ginen Aktibatu programaren sari-banaketaren
ekitaldira.
Agenda 21ean aritutako Bizkaiko ikastetxeak bildu ginen ikasturtean zehar
landutakoa azaltzeko, Aktibatu kanpaina zelan egin dugun kontatzeko eta energia
aurrezteko hartu ditugun neurriak zabaltzeko.
Ekitaldia interesgarria izan zen eta gure artean lan egiteko grina biztu
zuen.
Aktibatu ekimenaren
bidez, eguneroko zereginek sortzen duten ingurumen inpaktua murrizteko aukera
eskaintzen da, pertsonaren konpromisoa kostu bakarra izanik.
Iruzkinak