Irailaren 29an 6.
mailako ikasleak Karrantzara joan ginen Armañon Parke Naturala eta Pozalaguako
koba ikustera. Heldu ginenerako, bisita gidatzeko monitoreak zain izan genduzan
Raneron. Taldeak eratu, lanerako koadernoak banatu eta handik oinez abiatu
ginen Pozalaguako koben aurrean kokatuta dagoen interpretazio gunerantz. Bidean
zehar geldiune ugari egin egin ziren monitoreen azalpenak entzun eta koadernoak
betetzen joateko.
Interpretazio
zentrura heltzean, Parkeari buruzko dokumental labur bat ikusi eta lehenago
bertan egoan harrobiaren inguruak bisitatu ebezan. Ondoren, Pozalaguako koban sartu ginen monitore baten
gidaritzapean eta bertan gordetzen diren bazter zoragarriak bertatik
bertara ikusi genduzan.
Inguruan
prestatutako gune batean bazkaldu eta lauretan autobusean gengozan etxerako
bidean.
Iruzkinak