Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen mendizaletasuna bultzatzeko
programan parte hartzeko izena eman dugu aurton. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBH 2. mailara
arteko ikasleei zuzenduta dago.
Lehenengo irtenaldia Atxarreko San Pedrora izan zen urrian. Bizkaiko
hainbat ikastetxetako jendea batu ginen, 450 pertsona inguru. Udazkeneko eguraldi epela izan genuen eta
primeran pasatu genuen.
Hurrengo irtenaldia Gorlizeko Ermua mendira izango da azaroaren 15ean. Ea animatzen zareten!
Iruzkinak