Euskeraz bizi nahi dot nire hizkuntza dalako. Natural sentitzen dodana,
natural egiten dodana eta natural egiten nabena. Euskaldun sentitzen naz,
euskalduna naz eta euskalduna izan nahi dot. Euskera hizkuntza bat baino
gehiago da, izateko modu bat da eta nik izan nahi dot. Baina izateko, laguntza
behar dot. Ezin naz ni bakarrik izan. Etorkizunean be euskera izango bada guk
gure izan dogulako izango da. Euskeraz sentitzen dogunok iarun dogulako. Maite
dogun hori zaindu dogulako. Guk euskera maite dogu. Guk euskera zainduko dogu.
Eusekra altxor bat da, sakabanatua eta anitza. Euskera altxorra da, batzeng
aituen zilbor hesteak elikatzen daben hizkuntza. MUNDUAN 7.000
HIZKUNTZA INGURU DAGOZ. Euskera horietako bat baino ez da. Baina GEUREA.
#GEUREA
#zubia
#anitza
#giltza
#bizia
#modernoa
#nirea
#gaztea
#zaharra
#koloretsua
#berba
#elea
#hitza
#denona
#mundiala
#bizikidetza
Euskararen aldeko ekitaldian manifestua irakurri aurretik, LH 6. mailako
ikasleek kopla batzuk bota dituzte euskararen inguruan. Ikastolako abesbatzak
ere bere eskaintza egin du abesti batekin saioa girotuz. Eta azkenik, denok
batera prestatuta genuen dantzatxo bat egin dugu.
Aurreko egunetan gelaz gela joan ondoren, bertan grabatutako bideoa
ikusteko aukera ere izan dugu.
Iruzkinak