Zigoitiako udal teknikari eta eskolako irakasleen bisita

Urtarrilaren 14ean, pozik hartu genituen bisitan etorritako Zigoitiako  Udal teknikariak eta eskolako irakaslea.
San Fidel ikastola bisitatzeko izan zuten atxakia, arro sentitzeko modukoa da.
Bazekiten gure udalerrian duela urte batzuk ikastetxe  guztietan konpostontziak ipini zirela, gurea martxan dagoela eta emaitza onak ateratzen dituela jakinik, nahi izan zuten ezagutzea bertatik bertara prozesuaren urrats guztiak.
 Bisita eurentzako probetxagarria izan zen, eta gu ere pozik eredu baliagarria eta eskola jasangarriagoak izateko aukera baldin  bada.

Iruzkinak