San Fidel Ikastolak 2015-2017
urte bitarteetan burutuko den Erasmus + proiektua europearra lortu du. DBH 2.
mailako ikasleekin garatuko da eta Partaideak Suedia, Alemania, Polonia,
Frantzia eta gu geu gara.
Proiektuaren izenburua “All different but all the same: being a
Newropean citizen” da (“Herritar europearrak eraikitzen”)
2015eko abenduan, gure bost ikaslek Mikel Fernandez, Ines Uribarrena,
Olatz Caloca, Maite Bilbao eta Ekain Mendiola Estrasburgoko (Marleheim)
ikastetxe batean estereotipo eta ohiturei (Gabonak) buruzko taillerretan parte
hartu zuten.
Bigarren hiruhilabete honetan hezkuntza sistemei buruz lan egin ondoren,
Jon Larruzea, Olatz Silva, María Egiarte, Ane Ordorika eta Amaia Zabalandikoetxea Suediara
bidaiatuko dira eta bertan, aste batez, herrialde partehartzaile guztien
ezaugarriak aztertuko dituzte. Azkenik, zinemaldi batean parte hartuko dugu
ikastolan egindako pelikula batekin.
Maiatzean 21 ikasle eta beraien irakasleak etorriko zaizkigu Gernikara
bost ikastetxe europearretatik.
Hirugarren hilabete honetan
landuko dugun gaia “Nerabeen kexkak” izango da.
Iruzkinak