Erasmus+ proiektuaren 2. partea burutu dugu
Kungsbacka-n (Suedia) martxoaren 6tik 12ra ikastolako bost ikaslerekin. Bertan,
Suedia, Frantzia, Polonia, Alemania eta gure hezkuntza sistemak izan ditugu hizpide eta lanerako gai.
Eskola egunetan, Suediako
ikastetxea bisitatu eta euren
metodologia ezagutu dugu (iPad-ekin lan egiten dute). Bestalde, 2.
hiruhilabetean zehar landutakoa amankomunean jarri dugu eta udal erakusketa eta
zinema txapelketa batean parte hartu
dugu ikastolako DBH 2. mailako ikasleek egin duten pelikula batekin.
Martxoaren 12an bueltarako hegazkina hartu genuen baina
barruan gelditu zaizkigu bizi izandako momentuak, paisaiak, ezagutu ditugun kideak eta gure ikasle apartak bizi izan
dituzten emozioak eta ondo egindako lanaren poza.
Orain beste erronka bat
prestatzea falta zaigu: maiatzean anfitrioiak izango gara eta “Nerabeen kezkak”
izeneko proiektua garatu beharko dugu.
Iruzkinak