Guraso Elkarteak antolatuta, Haur-Hezkuntzako 4 urtetik 8 urtera arteko ikasleek jarduera fisikoa lantzeko aukera
izango dute ingurune euskaldun eta osasun-ohiturak landuz. Horrez gain, astero
eskulanak landuko dituzte, beti ere aste horretan landuko den gaiarekin lotura
izango dutelarik: mozorroak, tresnak, jolasak, antzerkiak ….
Ekainaren 20tik uztailaren 29ra izango da, goizeko 9:30etik 13:30era.
9:00etatik aurrera harrera zerbitzua ere eskainiko da. Asteka apunta daiteke eta astea 50,-€ dira.
Eguerdian jaten geratzeko aukera ere badago. Kamiseta bat emango zaie eta
hamaiketako egunero.
Izena emateko hurrengo estekaren bidez egin daiteke:
Harri Bitxiak Elkarteak antolatuta, Lehen
Hezkuntzako 3. mailatik DBH 2. mailara arteko ikasleentzako ere UDAKO KANPUSA
izango dugu. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte aukera dago parte hartzeko
eta izena asteka emateko. Ordutegia: 9:30etik 13:30era . Aste bi: 87,-€ . Hile
osoa: 160,-€
Izena emateko: maiatzarek 13, 20 eta 27an eta
ekainaren 3, 6 eta 7an. Arratsaldeko 16.30etik 17:30era. Bankuko ordainagiria
ekarri beharko da. Kontu zenbakia: 20950043109114762865
Iruzkinak