San Fidel ikastolako ikasle eta irakasleok II.
aldiz bildu gara gosearen aurkako lasterketa ospatzeko. “Acción contra el
Hambre” GKEarekin elkarlanean aritu gara sentsibilizazio lana aurretiaz eginik
eta erakunde horretako kide bat, Madriletik ikastolara etorri zen, ikasleei
munduko beste herrialde batzuetako egoera larria erakusteko. Hori egin ondoren
eta material bereziak landu ostean, maiatzaren 12an lasterketa egin genuen.
Hurrengo egunean, ikasle, irakasle, eskolako langile eta famili guztien diru-laguntza
jazo genuen. Hartu dugun laguntza, guztira, 3.163,66 euro izan dira.
Diru-laguntza hori, Haitira botako dugu bertan komunak eta iturriak eraikitzeko
eta familia askok jatekoa eduki dezaten.
Iruzkinak