Nola bultzatu dezakegu gure seme-alaben autonomia?
Galdera honi erantzun nahian antolatu ditugu azaroan hitzaldi
bi.
1. EUSKARAZ. Azaroaren 11an, ostirala,
arratsaldeko 17:30etan ASTRAn.
2. GAZTELERAZ. Azaroaren 25an,
ostirala, 17:30etan ELAI-ALAI txikian.
Nola hautsi dezakegu jaiotzan mozten ez den
zilborrestea? Nola gainditu ditugun beldurrak? Nola egin menpekotasunetik
autonomiara dagoen bidea? Nola animatu gure seme-alabak? Kezkak albo batera
utzi eta gehiegizko babes geruza hautsi beharko genuke?
Eskola bidea. Kalean haurren autonomia
sustatzeko tresna.
Gernikako osasun sarearen eskutik Txabi Txakartegi (pediatra) izango dugu hizlari. Zatoz
eta entzun! Gero zuk erabaki!
Eskola Bidea Lantaldea
Iruzkinak