GERNIKA KESB TALDEKO NESKAK IKASTOLAN IZAN DITUGU

Joan den astean Gernikako Saskibaloiko Nesken gorengo mailako taldean dauden  bi jokalari  izan genituen ikastolan. DBH 2. mailako ikasleek saskibaloiko talde profesional baten dinamika apur bat ezagutzeko aukera izan zuten eta baita jokalarien ibilbide profesionalaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Prestatuta zuten aurrez aurreko elkarrizketa. Kanpotarrarekin ingelesez aritu ziren eta bertokoarekin euskaraz. Saioari amaiera emateko ikasleak eta jokalariak elkarrekin aritu ziren saskibaloian.

Gernikako saskibaloi mundura hurbilketa bat!

Iruzkinak