Urtarrilaren 30ean, Gandhiren heriotzaren urteurrena
eta Eskoletako Bakearen eta Ez Biolentzaren Eguna ospatu zen. Ekintza
desberdinen artean, DBH 1. mailako ikasleek, Bake Museoak antolatu duen
“Bakeraikileak” jolas didaktikoan parte hartu dute.
Jolasaren bitartez Bakearen kultura hedatzen, Giza
Eskubideak errespetatzen eta gure planeta zaintzen eta babesten eredugarriak
diren pertsonak eta haien lana ezagutzeko aukera izan dugu. Esperientzia oso
aberasgarria izan da.
Iruzkinak