Eathink- eat local, think global proiektuak
garapen arloko jarrera kritikoa eta konpromesua sustatu nahi ditu ikasleen eta
irakasleen artean. Elikadura osasuntsuaren garrantziaz eta janaria ekoitzeko sistema jasangarrien
eta maila txikiko nekazaritzaren beharrizanaz jabetzea da proiektuaren
erronkarik handiena.
DBH 1. mailako ikasleek informazioa jaso izan dute horretarako eskainitako
ordu biko hiru saioetan eta parte-hartze aktiboa izan dute elkarrizketa eta
antzerkitxoen bidez: kontsumo egoerak eta produktuak aztertu dituzte eta lurra
prestatu dute. Saio hauei bukaera
emateko zenbait konpromesu hartu dituzte hurrengo hiruhilabetean zehar
burutzeko asmoz.
Proiektu honek Eskola Agenda 21 proiektuarekin lotura zuzena du eta
Europako dirulaguntza jaso du.
Argazkiak:
- Informazioa konpartitzen
- Kontsumo egoerak antzezten
- Lurra prestatzen
- Produktuak aztertzen
Argazkiak:
- Informazioa konpartitzen
- Kontsumo egoerak antzezten
- Lurra prestatzen
- Produktuak aztertzen
Iruzkinak