Hurrengo bidaiarako eguna heltzear dago. Datorren domekan,
martxoak 26, Teterow-rantz (Alemania) ateratzen gara. Erasmus+ proiektuaren
barruan industria sektorearen ezaugarriak aztertuko ditugu: berrikuntza,
kreatibitatea eta sustapena. Helburu horrekin gure ikasleek McDonald´s eta Ikea
konpaniak ikertu dituzte eta publizitateak gure kontsumo ohituretan duen
eragina ere. Informazio hau guztia, beste ikastetxeko ikasleekin elkarbanatuko
dugu Alemanian, horrela publizitatea herrialde bakoitzaren estereotipoetan
oinarritzen dela frogatu ahal izango dugu. Gainera, Berlineko Parlamentua
bisitatu, bertako politikoekin elkarrizketatu eta turismoa egiteko aukera
izango dugu.
Iruzkinak