GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 80. URTEURRENEAN, DBH 4. MAILAKO IKASLEEK MEMORIAREN PLAZA PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTE.
Bonbardaketaren urteurren honetan Gogora
Institutuak beste ekintza batzuen artean, erakustaldi ibiltari bat eta DBH 4.
mailako ikasleentzako tailerrak antolatu ditu. Gure ikasleak bertan izan ziren
apirilaren 26an esperientzia esanguratsua bizi ahal izateko. Gernikako
bonbardaketaren bideo bat ikusi zuten; gero, frankismoaren biktimen memorien
lekukotzak entzun zituzten, eta baita terrorismoaren biktimenak ere, ondorengo
mahainguru eta hausnarketarako baliagarriak izan zirenak. Tailer hauen helburua
memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzea da eta beharrezkoa
den gogoeta kritikorako bidea erraztea.
Iruzkinak