Ohiturari jarraituz, aurton ere 6. mailako
eta DBHko ikasle batzuek Mendatako Oilargane
Kirolzaleak elkarteak antolatutako
eskolarteko idatzizko bertso-lehiaketan hartu zuten parte. Martxoaren hasieran
jaso zituzten antolatzaileek Urdaibaiko eta inguruko beste eskualdeetako eskola
ezberdinetatik bidalitako ikasleen lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren,
gure eskolatik 14 ikasle aurkeztu ziren joan den martxoaren 26an Mendatan
ospatu zen finalera.
Eguraldia lagun izan zutela, ekitaldi
jendetsua suertatu zen aurtengoa eta giro ezin hobean joan zen goiz osoa.
Bertaratutako maila ezberdinetako bertsolari gazteen lanak epaitu ondoren, sari banaketari ekin
zitzaion eta San Fidel ikastolako bertsolari gazteek sekulako arrakasta izan
zuten. A mailan irabazlea Sara De la
Fuente suertatu zen. Horrez gain, Mireia Otaduy-k, Leire Mc Donald-ek eta Ainhoa Vazquez-ek aipamen berezia izan
zuten finalistak izateagatik. B mailan Janire Arrizabalagak jantzi zuen txapela
eta Ismael Aomar-ek aipamen berezia jaso zuen.
Iruzkinak