BAGOAZ ESTRASBURGORA!!

Dagoeneko, heldu zaigu Erasmus+ proiektuaren azken bidaia egiteko unea (maiatzak 14-20) eta parte hartuko duten ikasleak ondorengoak dira: Jone Otazua, Aitor Etxaniz, Naroa Arandia, Saira Caloca , Shun Yi Rubio, eta Irati Unzueta.

Marlenheim-era goaz berriro baina oraingoan Estrasburgoko Rhin Beherea Departamenduko Batzordea izango da antolatzailea. Dakizunenez bost herrialde (Suedia, Polonia, Alemania, Frantzia eta gu geu) eta Frantziako Gobernuko erakundea osotzen dugu lan-taldea.

Bi urtetan zehar, klaseko orduetan landu dugu “All different but all the same: being a Neweuropean citizen” gaia eta joaten izan garen herrialde bakoitzean garatu izan dugu. 

Oraingoan, Estrasburgoko Parlamentuan, ikastetxe bakoitzak bullying-aren aurka egiten duena partekatzeko aukera izango dugu eta  azkenean gure ametseteko eskolaren ezaugarriak adostuko ditugu. Bestalde, Europar parlamentariek  euren lanaren ildo nagusiak azalduko dizkigute.



Aukera ezin hobea gure ikasleentzat!

Iruzkinak