LEHEN HEZKUNTZAKO 5. eta 6. MAILAKO TXISTULARIAK GERNIKA-LUMO HIRIBILDUAREN URTEURRENEAN


Gernika-Lumo hiribilduaren 651.urteurrena ospatu zen joan den apirilaren 28an. Bertan izan ziren Mertxe Arandiak zuzendutako Ikastolako txistulariak kalejira animatzeko. Lumorekin elkartu aurretik, Gernika osatzen zuten kaleak zeharkatu zituzten eta ostean Gernikako udaletxe aurrean aurreskua dantzatu zuten Naroa Arandiak eta Maite Etxebarriak. Ekitaldi esanguratsu eta garrantzitsu honi Ikastolak bere ekarpena eskaini zion ikasleak partaide sentituz.

Iruzkinak