Holandako Stevensbeek hirian dagoen Metameer College-eko 25 ikaslek eta DBH
3. mailako beste 25 ikaslek aste bateko Elkartruke programaren lehen atala
burutuko dute martxoaren 8tik 15era. Gernika hiria eta beste historia ezagutzeko
aukera izan dute, Santimamiñeko kobak ere bisitatu dituzte, Gernika margolana
eta Cubismoari buruz zerbait gehiago jakiteko ahalegina egingo dute. Urdaibai
inguru honetatik abiatuta Bilbora ere egingo dute txangoa. Kultura ezberdinak
ezagutzea, pertsonen arteko harremanak bultzatzea eta ingelesa praktikatzea eta
hobetzea da gure asmoa. Benetan,
primeran ari gara pasatzen!
Iruzkinak