Domeka
honetan, martxoaren 18an, Mendatan
idatzizko bertso txapelketaren XXI. edizioa ospatu zen . Txapelketa honetako
lehenengo kanporaketan Busturialde, Zornotza eta Munitibarreko ia 400 neska-mutilek hartu zuten parte. Txapelketa hiru
kategoariatan banatu zen: A kategorian
12 urtera artekoak egon ziren, B kategorian 12, 13 eta 14 urtekoak eta D
kategorian 15 – 18 urte bitartekoak.
Gure
ikastolako bertsolari gazteek gogotsu parte hartu zuten eta sariak lortu ere. A
kategoriako bigarren saria Amets Martin Tudancarentzat izan zen, B kategorian
Jokin Ansotegi Vallejo de Olejuak lortu zuen lehen saria eta Ismael Aomar
Hamdanek aipamena izan zuen eta azkenik, D kategorian Janire Arrizabalaga
Munduate izan zen garaile. Zorionak!!!
Iruzkinak