Maiatzaren
18-19 bitartean GAUBELA bat bizi genuen ikastolan DBH 2.
mailako ikasleekin. Jardueraren helburua gure ikasleak euskararen
erabileran eta erabilera horren hausnarketan AKTIBATZEA izan da . Poz-pozik hartu zuten erronka eta
aurreko asteetan gustora aritu ziren 13
ordu horietarako ekintzak prestatzen: jokoak, euskal karaokea /dantzaokea
eta hainbat gauza gehiago.
Barikuan gaueko
zortzietan sartu ginen ikastolan eta maiatzaren
19an gosaria hartu eta gero, goizeko bederatzietan joan ginen
etxerantz. Gaua luzea eta emankorra izan
zen.
Zuen bihotzetan betirako iraun dezala !
Iruzkinak