Garriko
Bertso Eskolak antolatuta, XXXI. Garriko Eguna ospatu dute domekan, Muxikako
Ariatza auzoan. Bat-bateko bertso idatzien lehiaketa honetako B kategorian
(DBH1 eta DBH 2), gure ikastolako Jokin Ansotegik eta Ismael Aomarrek lortu dituzte lehen eta bigarren sariak eta
Mikel Arrizabalagak aipamena izan du. Bestalde, D kategorian (DBH 3. mailatik
aurrera) Janire Arrizabalagak ere
aipamena izan du. Zorionak denoi eta eskerrik asko euskararen alde egiten
duzuen lanagaitik!!!
Iruzkinak