ARTEA IZAN DUGU OHOLTZA GAINEAN IKASTURTE AMAIERA HONETAN


Joan den maiatzaren 31n Lizeo Antzokira gonbidatu genituen guraso, ikasle eta irakasleak  gure txikitxoek eskolaz kanpo ikasten dituzten dantzak ikusteko eta  ikastolako abesbatzak eskainitako ipuin musikala entzuteko. Horrez gain, LHko 6. Mailako ikasleek euren pastorala antzeztu zuten. Egitarauaren aurkezle izan genituen DBHko bertsolariak.   Arratsalde ederra izan genuen.


Iruzkinak