Aurton, ikastolan, elikadura
osasuntsu eta orekatuari buruzko kontzientziazio proiektua martxan jarri
dugu DBH 1. mailako ikasleekin. Heziketa
zentru izanik, kirol ohiturez gain, gure ikasleei, elikadura orekatu eta
osasuntsua irakastea ezinbestekotzat jotzen dugu, gero beraien eguneroko bizitzan
aplikatu ahal izateko. Honetarako,
hurrengo urteetan hainbat ekintza
burutuko dira bai ikasle eta bai familei zuzenduta.
Ikasturte honetan, lehen
urratsa eman dugu. Amaia Martioda nutrizionistaren eskutik, elikadurari buruzko
oinarrizko ezagupenak jaso ditugu hiru saiotan zehar. Gosari osasuntsua,
azukrearen arazoa, hamaiketako egokia, plater osasuntsuan zer egon behar den,
elikadura piramidea… landu ditugu.
Iruzkinak