Euskaraldiaren baitan, “Berbie ta kafie”
dinamika egin genuen atzo, azaroak 15, ikastolan. Guraso talde batek bultzatu
duen ekintza honekin, gure hizkuntza ohiturei berba egiteko aukera izan dugu.
Gure zalantzak, kexkak eta euskararen erabilpenari buruzko erronkak ere
elkarbanatu ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta ezin izan
duzuenok badakizue ikasturtean bideratuko diren beste ekintza batzuetara
gonbidatuta zaudetela ere.
Iruzkinak