ZIENTZIA EGUNA OSPATU DUGU IKASTOLAN


Joan den astean adin ezberdinetako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten zientzia arloan egindako ikerketen ostean. Epaimahai batek baloratu zituen lanak. Zientziari egindako ekarpena, ikerketa prozesuan jarraitutako pausuak, aurkezpena eta azalpenak izan ziren beste gauza batzuen artean baloratu zirenak. Aurkeztutako lanetatik balorazio onena lortu zuten biak Bilbon aurkeztuko dituzte Elizbarrutiko ikastetxeen arteko topaketan. Bertan izango da Hezkuntza arloko sailburuordea ere.





Iruzkinak