BERTSOLARI TXAPELKETAN AURRERA


Gure Ikastolako DBH eta Batxilergoko Jokin Ansotegi, Ismael Aomar eta Janire Arrizabalagak eskualdeko beste ordezkari batzuekin batera finalaurrekoetarako txartela eskuratu dute. Barakaldoko Clara Campoamor kultura etxean hasi zuten Bizkaiko Bertsolari Gazteen 28. txapelketa. Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeen arteko saioagaz hasi zen aurtengo lehia, eta Busturialdeko bertsolariek batu zituzten puntu gehien. Ondorioz, eskualdeko taldeak finalaurrekoetarako lehenengo txartela eskuratu zuen.


Iruzkinak