ESKALATZEN KIROLDEGIAN

Gure DBHko ikasleek lantzen dituzten kirol ezberdinen artean eskalada dago. DBH 2. mailako ikasleek eskalada munduan ematen dituzten lehenengo pausuak ariketa erraz eta familiarizazio jokuen bidez egiten dituzte, baina DBH 3 eta 4. mailakoak aurrera pausua ematen dute eta ekintza konplexuagoak lantzen dituzte, eskalada errealarekin lotuta dauden ekintzak hain zuzen ere: materialaren ezagupena (arnesak, Gri-Gria, sokak, etab), bide baten prestaketa, eskalatzea eta aseguratzea. Azken honek, aseguratzeak, duen garrantzia eta ardura ulertaraztea da helburu nagusienetariko.

Gernikako ADES espeleologia taldeak antolatu zuen rappela OgoƱon nahi baduzue ikusi klikatu hemen.

Iruzkinak