GERNIKAKO HERRIARENTZAT ABESTU DUGU SANTA AGEDA BEZPERAN

Ekintza honen zergatia gure helburu pedagogikoetan oinarritzen da, hau da, ikasleak hezi euskal kultura eta euskal ohituretan.

Goizez, ikastolako abesbatza osatzen duten ikasleak, LH 5. mailako ikasleak txistua joten, eta DBH 3. eta 4. mailakoak, irakasleen laguntzaz, Gernika-Lumoko kale eta auzoetara atera gara Sta. Ageda bezpera eguneko ohitura jarraituz. Herriko jendeari eskaini zaizkio gure doinuak baina aparteko bisitak egin ditugu Kaltzada , Ibarra eta Torrezuri egoitzetara, bertako jende nagusia animatzeko. Eta benetan, harrera oso ona izan dugu eta bihotzez eskertu digute.

Bestalde, gaur batu den dirua hiru ekintzetarako erabiliko dugu: Ikastolak SOLIVE taldearen bitartez bultzatzen duen 3. Munduarekiko solidaritate proiektuarentzako, DBH 3. mailako ikasleek Esloveniako beste ikastetxe batekin egingo duten elkatrukearentzako eta DBH 4. mailako ikasleek egingo duten zortzi eguneko irtenaldirako.

Arratsaldez Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak ere, irakasleekin batera, ikastolan eta San Juan Ibarra plazan aritu dira egunari berea emateko.

Iruzkinak