ESLOVENIAN!

......DBH 3.mailako 22 ikasle Eslovenian izan gara ikasle-trukean. Bakoitzari familia bat suertatu zaio, eta hauetan, oso ondo tratatu gaituzte. Hainbat ekintza egin ditugu herrialde bietako ikasleen artean, hala nola, lera jaitsiera, dantza tradizionalak, bisitaldiak museoetara, hirietara etab. Gainera, gure egonaldia errazagoa eta dibertigarriagoa izan da, Dani eta Julen maisuei esker.Iritsi ginen egunean, oso urduri geunden eta ez genuen autobusetik atera nahi. Lehenengo eguna pasatu ondoren harreman onak egin genituen eta oso gustura geunden.

.............................................................................................Lera jaitsiera

......Bertan geundela, egunkari bat idatzi genuen, non, gure esperientziak azaltzen baikenituen hizkuntza ezberdinetan, hala nola, Euskara, Gaztelera, Ingelesa eta Esloveniera.
Aisialdietan denak elkartzen ginen boloetara edo bilarrera jolasteko, izotz gainean patinatzeko, edota txokolate beroa hartzeko. Esan beharra daukagu, izugarri ondo eman digutela jateko eta denok heldu garela kilo pare bat gehiagorekin, egunero joaten baikinen jatetxe italiarretara bazkatzen edota afaltzen. Ez zuen inork inoiz plater guztia bukatzen.

............................................................................................Ljubljana hiria

......Azkenengo egunean ez genuen bertatik joan nahi eta malkoak begietan genituela agurtu ginen maiatzera arte.
......Oso esperientzia ona izan da eta gainera gure ingelesa asko hobetu da joan ginenetik. Edonori gomendatuko genioke.
......Orain beraiek etortzeko egunak kontatzen ari gara, irrikitan gaude.

Marina Rios, Alazne Arrazola, German Velayos, Ainhoa Estrada (3. mailako ikasleak)

Iruzkinak

Hau esan du Unknown erabiltzaileak…
Nice Stuff!

Commendable Blog indeed!

Great Going!

Dear Blogger, need your valuable feedback for:

www.octandigital.com

Regards,
Mehta