ESKERRIK ASKO Mª ELI, AGURTZANE eta Mª CARMEN

Gure kide izandakoei agur esan genien hainbat urte ikastolan lan egin ondoren.


Eskerrik asko esan beharra
tokatzen jakula behintzat
hainbat urtetan egin dozuen
lana hartuz aintzakotzat
eta guztia egia esan
nik emongo neuke ontzat
zuen izenak gaur aipatzea
ohorea da guretzat
lehenengo ta behin gure zorion
beroenak hirurontzat

Alde batetik Marielik dau
sukaldean usain fina
beste batzutan umeen atzetik
hor bihurturik sorgina
Maricarmeni gerriak krik-krak
egin eutson bere mina
ta zer esan ez Agurtzaneri
heziketarako egina
esango neuke hemen dogula
gaur hirukote bikaina

Orain arteko lanak dexente
daukie eurek beteta
Jubilatuta izango dabe
edozertarako beta
dudarik izan ezkero orain
Jarri pixka bat arreta
eta aspertzen badira bada
hirurontzako zainketa
San Fideleko obrak jaboten
ipiniko doguz eta.

Alde batean izaten dozue
eguneroko hotela
zuen aurrean tokatzen jaku
kentzea guri txapela
oroimenean hor geratuko
dira hainbat ikasgela
umeak eta lankideak be
kontutan eukiz horrela
eta ikusten ez bagara be
ondo izan zaitezela.

Iruzkinak