LH 4. MAILA BAKE MUSEOKO TAILERRETARA


Urtarrilaren 27an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak bake museoak antolatutako tailerretara joan dira. Bertan ipuin polit bat entzun ondoren amaiera desberdinak pentsatu behar izan dituzte. Ondoren taldeka ipuin bat irakurri dute eta ipuineko amaiera adostu eta idatzi behar izan dute paper batean . Ondoren ipuinari marrazki polit bat egin eta talde bakoitzak bere ipuina irakurri du ozen .

( Klaseko 2 ordu erabili ditugu ekintza hau burutzeko)

Iruzkinak