GABON EKITALDI GOZOA

Abenduaren 14an, iluntzeko zazpietan, Gabon ekitaldia izan genuen Lizeo Antzokian. Ordu t’erdiko saioa izan zen eta bertan geunden guztiok, elkarrekin ondo pasatzeko aukera izan genuen.

Ekintzak hauek izan ziren:

- Txistulariak; 5. eta 6. mailakoek abesti hauek eskaini zizkiguten: “Haurtxo polita”, Dringilindron” eta “Gabeko izar”.

- Lehen Hezkuntzako 1. mailakoen “Gabon gaua ote da?” antzerkia. “Gabonak Ilargian” LHko 2. maila B taldekoek antzeztua. Eta “ Jostailuak Belenera doaz” LHko 2. maila A taldekoen eskutik.

- Abesbatzak eskainitako bi abesti: “Alegria” eta “Ilargia”.

- Amaiera emateko, gurasoei eskainitako “Badot aita bat, badot ama bat”. Eta elkarrekin abesteko eta dantzatzeko “Arretxiko” eta “Gabon gaba heldu da”.

Gustora atera ginen guztiok. Honelako ekintzen merezi dutelakoan gaude eta aurrerantzean egiteko prest gaude.

Eskerrak ikastolako irakasle eta langileei; baita guraso eta lagunei etortzeagatik , eta zelan ez, parte hartu zuten ume guztiei, beraien lanarekin besteok disfrutatzeko aukera izan genuen-eta.

Iruzkinak