EUROPEAR ELKATRUKEA SAN FIDEL IKASTOLAN: GERNIKA – HOLANDA


Joan den maiatzaren 6an etorri zitzaizkigun Holandako Oss hirian dagoen Maasland College ikastetxeko 22 ikasle eta 2 irakasle aste bat pasatzera bertoko DBH 3. mailako ikasleekin. Ikasle bakoitzak hartu du bere bikotea etxean eta astean zehar aparteko programa didaktikoa burutu dugu Biodibertsitatearen inguruan. Beste helburu pedagogiko batzuez gain, ingelesa praktikatzeko eta beste kultura batekoekin harremanetan jartzeko aukera paregabea da.
 Hurrengo egunetan izango duzue informazio gehiago astean zehar egindakoari buruz. 


Iruzkinak