GERNIKAKO V. LURRAREN ASTEAN SAN FIDEL IKASTOLA HIZLARI ETA EREDU

Martxoaren 18an  Elikadura osasuntsua eta koherentea ikastetxeetan izeneko jardunaldian, parte hartu zuen Mirari Cuendek, gure ikastolako Agenda 21eko arduradunak,  Ikastolan aurton martxan jarri den esperientziaren berri emateko.

Ikastolan janari ekologikoa bultzatzeko ahalegina egin da eguneko produktuen  %40 eta batzuetan %50 a  produktu ekologikoak izan daitezen. Aldaketa horrek ez du garestitu janariaren kostua familientzako. Beraz, borondatea eta gogoa izanez gero, osasuntsu elikatzeko aukera badugu. 

Iruzkinak