DBH 2. mailako ikasleak Peñas Negraseko interpretazio zentruan eta La Arboledan

La Arboledako historia eta istorioak ezagutzeko unea izan zuten DBH 2. mailakoak, Peñas Negras Interpretazio zentruko giden eskutik. Bizkaiko meatzen hasieratik  Labe Garaien  sorkuntzararte burdinak izan duen garrantzia eta nola moldatu duen bertoko industria  aztertzeko leku aproposa.
Baita, argi ikusi zen bisitaldiaren zehar  gizartean izan duen eragina; eta nola joan den aldatzen  langileen egoera, hasierako momentuetatik, hau da,  herriko lurren ustiaketatik  baserritarren eskutik, enpresa handiek lur horiek erosi ondoren  langileen  bidegabeko egoerak sindikatuen sorrera eragin arte.

Iruzkinak