ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAN


LH 6. mailako zortzi ikaslek Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hartu zuten parte, maiatzaren 14an Eleizalde Ikastolan egindako kanporaketan.  Aurtongo ikasturtean, Ander Elortegi maisu izan dutelarik, euren lehenengo pausoak eman dituzte bertsolaritzan. Urtean zehar ikasitakoa ausardia handiz erakutsi zuten oholtza gainean, uneko beldur eta urduritasuna gaindituz.
Arratsalde polita eta esperientzia aberats eta ahaztezina bizitakoa gure neska-mutilena.
Aupa, zuek bai txapeldunak!!!   

Iruzkinak