SAN FIDELETIK OINEZ ARTEAGAKO BIRD CENTER-era

Pasa den asteazkenean, urriak 16, DBH 3. mailako ikasleak  Oka egaletik dagoen ibilbideaz gozatu zuten Gernikatik irten eta Kortezubiraino. Handik Arteagara laister batean heldu eta Bird Center-eko monitoreak zituzten zain gure inguruko aberastasunez berba egiteko:
 Migrazio paseak
Paduretako ekosistemen garrantzia
Babestutako espezieak
Berreskuratutako espezieak….

Horrez gain, une honetan migrazioan dauden hegaztiak ikusteko aukera izan zuten bertan dauden behatokietatik.

Iruzkinak