“HARRI BITXIAK” TALDEA DUGU ESKOLAZ KANPOKO HAINBAT EKINTZA ANTOLATZEN

Ikasturte honetan “Harri Bitxiak” taldeko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte ikastolan. Abenduaren 15ean Xakuto Jaia ospatu genuen. Ondoren, otsailaren 23an Txitxiburduntzi eguna. Jai hauek lehen hezkuntzako umeei zuzendutakoak izan ziren. Jai hauetan hainbat jolas eta ekintza egin genituen eta primeran pasatu genuen! Bertan goizetik arratsaldera arte izan ginen eta haurrek janaria etxetik ekarri zuten! Ezin hobeto atera ziren jaiak! Azkenik, martxoaren 1ean, Inauterietako jaia ospatu genuen:Denok mozorroturik joan ginen eta bertan Lehen Hezkuntzako umeez gain, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek ere parte hartu zuten.  Arratsaldeko 3:30etatik 6:30etara bitarteko jaialdia izan zen. Giro itzela bizi izan genuen. Umeak ilusio handiz ibili ziren.

 Jai hauek antolatu dituen taldea, “Harri Bitxiak” da. Lehen izandako Goizeko Izarra taldeko kideez osatuta dago, 16-24 urte bitartekoak, eta oso pozik geratu dira egindako lanarekin. Eskerrik asko  parte hartu duzuen denoi!

Iruzkinak