OIHAN VEGA DJ EZAGUNA IZAN DUGU IKASTOLAN

Euskararen asterako programazioaren barruan aurreikusita zegoen  DBH 3. eta 4. mailako ikasleei eskaintzea IRRATI DIDAKTIKOA deritzon saioa.
Oihan Vega aurkezla ezagunak zuzenean ikasleei klase dinamikoa eskaini zien euren parte-hartze aktiboa bultzatuz.  Saioaren helburuen artean zegoen ikasleek ikustea irrati bat nola egiten den; baita eurek entzuten duten musikaren inguruko hausnarketa egitea. Horrez gain, gogoeta bat egiteko aukera eman zuen  euskarak komunikabide ezberdinetan duen presentzia eta hedabideek gure hizkuntzari ematen dioten tratamenduaren inguruan.

Iruzkinak