Martxoaren 16an Lehen
Hezkuntzako 1. eta 2.mailakoak Bilbora joan ginen ABAOren eskutik eskaintzen
den operaren inguruko programazio didaktikoari esker.
Arriaga antzokian umeentzako egokitutako
Mozarten “Txirula magikoa” opera ikusteko aukera izan zuten. Aurretiz ikastolan
landuta zuten istorioa, pertsonaiak, konposatzailea e.a.
Emanaldi zoragarria eta
gero, Arenalean jan genuen, bertatik
Guggemheim inguruan dagoen parkera abiatzeko.
Puppirekin argazki bat atera
eta gero, etxerarako bidea hartu genuen egun polit bat pasatu eta gero.
Iruzkinak