EMANALDI KULTURALA LIZEOAN ESKAINI ZUTENA

Ikasturte bukaera honetan hainbat arlotan egindako lana erakusteko aukera izan zuten atzo gure ikasleek. Haur Hezkuntzako umeek hiru dantza eskaini zizkiguten: Umeak, Sabel-dantza  eta Rock and Roll-a. Oso dotore jantzita agertu ziren. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen antzerkia ikusteko aukera ere izan genuen. Horrez gain, ikastolako abesbatzak  bi lan aurkeztu zituen : kanta bat frantsesez eta Eskolopendra ipuin musikala. Saio guztia DBH 1. mailako bertsolariek girotu zuten hainbat bertso plazaratuz. Eskerrik asko parte hartu zuten guztiei. 

Iruzkinak