AKTIBATU EKITALDIA MADARIAGA DORRETXEAN

Joan den ekainaren 12an Agenda 21eko batzordeko kideok, bai ikasleak eta bai arduraduna, Busturira joan ginen Aktibatu programaren sari-banaketaren ekitaldira.
Agenda 21ean aritutako Bizkaiko ikastetxeak bildu ginen ikasturtean zehar landutakoa azaltzeko, Aktibatu kanpaina zelan egin dugun kontatzeko eta energia aurrezteko hartu ditugun neurriak zabaltzeko.
Ekitaldia interesgarria izan zen eta gure artean lan egiteko grina biztu zuen.
Aktibatu ekimenaren bidez, eguneroko zereginek sortzen duten ingurumen inpaktua murrizteko aukera eskaintzen da, pertsonaren konpromisoa kostu bakarra izanik. 

Iruzkinak