6. MAILAKO IKASLEAK KARRANTZAN

Irailaren 29an 6. mailako ikasleak Karrantzara joan ginen Armañon Parke Naturala eta Pozalaguako koba ikustera. Heldu ginenerako, bisita gidatzeko monitoreak zain izan genduzan Raneron. Taldeak eratu, lanerako koadernoak banatu eta handik oinez abiatu ginen Pozalaguako koben aurrean kokatuta dagoen interpretazio gunerantz. Bidean zehar geldiune ugari egin egin ziren monitoreen azalpenak entzun eta koadernoak betetzen joateko.
Interpretazio zentrura heltzean, Parkeari buruzko dokumental labur bat ikusi eta lehenago bertan egoan harrobiaren inguruak bisitatu ebezan. Ondoren, Pozalaguako koban sartu ginen monitore baten gidaritzapean  eta bertan gordetzen diren bazter zoragarriak bertatik bertara ikusi genduzan.

Inguruan prestatutako gune batean bazkaldu eta lauretan autobusean gengozan etxerako bidean.

Iruzkinak